Lehergailuen langile bati, AHT obretakoa, erabateko ezintasuna onartu zaio

0
787

Sententziak azaltzen du beharginak “lan-istripua izan zuela 2020ko urtarrilean, eta AHTko obretan izan ei zela (Arrasateko tunelean) Dragados SArentzako lanean zebilela”. Eskumako oina zanpatuta geratu zitzaion.

Argazkia: MB artxiboa.

Lan-istripuaren ondorioz, beharginari “eskumako oina zanpatuta” geratu zitzaion, eta bertako “4 behatz mugikortasun barik”. Horren ondorioz “behatz horiek ezin ditu ibiltzeko erabili”.

Gizarte Segurantzak 2021eko uztailean onartu egin zion Udalatx inguruko “lan-istripuaren ondoriozko ezgaitasun iraunkor partziala”.

Alabaina, langileak erabateko ezgaitasuna lortzeko, 2021eko azaroan salaketa zuen Dragados SA, Fremap eta estatuko Gizarte Segurantzaren aurka.

Bere abokatuak argudiatu zuenez langilearen “jarduera arriskutsua da (lehergailuekin lan egiten du) eta exijitzen du egunerokotasunean lur gorabeheratsuetatik igarotzea”.

Berak lan horretan jarraitzeak “arriskuan jarriko luke bere burua eta inguruko langileena ere”.

Sententzia aurtengo ekainean eman da jakitera, eta lan-istripuaren ondoriozko erabateko ezintasun iraunkorra onartu dio. Epai hau irmoa da, eta beraz ezin izan diote helegiterik aurkeztu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen