Ahoztar Zelaietak “El Narco-Oasis Vasco” liburua aurkeztu du Kulturaten

0
561

Euskal Herrian diharduten narkotrafiko sareak, diru zuriketa, kargu politikoen eta ertzaintzaren konplizitatea eta beste alderdi ugari aztertu ditu

Gaur arratsaldean Kulturateko Jokin Zaitegi gelan Ahoztar Zelaietak “El Narco-Oasis Vasco” liburua aurkeztu du. Bertan Euskal Herrian diharduten narkotrafiko sareak, diru zuriketa, kargu politikoen eta ertzaintzaren konplizitatea eta beste alderdi ugari aztertzen dira eta hau bera izan da Ahoztarrek ezagutzera eman duen informazioa gaur arratsaldean.

“El Narco-Oasis Vasco” liburuak, New Yorkeko mafia italiarrari lotutako istorioaren bitartez, narkotrafikoaren euskal kapoteen, anonimotasun mediatikoa duten narko-agenteen eta polizia-konfidentzialen familia-argazkia aurkezten digu, inpunitate politiko eta judizialeko aureola batez inguratuta. Era berean, egiaztatuko dugu, duela hamarkada batzuetatik hona, narkotrafikoaren Galiziako sareek azpiegitura egonkorra dutela Euskal Herrian, eta erakunde mafiosoek nolabaiteko permisibitate instituzionalari etekina atera diotela, nahiz eta ez konnibelazioa, Estatu espainiarrean jarduten duen delinkuentzia antolatuaren lidergoan iraunarazteko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen