Euskaraldia.eus webgunean izena emateko aukera izateaz gain, aste honetan beste aukera bat izango da; kalean jarriko diren mahaietan izena eman ahalko da San Andresen, Uribarrin, Erdialdean eta Musakolan.
Argazkiak: MB artxiboa.
Martxoaren 15ean zabaldu zen norbanakoen izen-ematea, eta gaur arte, martxoaren 31ra arte, 1.150 arrasatear inguruk eman dute izena, Arrasateko Euskaraldiak azaldu bezala.
Beraz, “geroz eta gehiago gara, baina gehiago izan gaitezke!” eta horregatik “Arrasateko herritar guztiak animatu nahi ditugu aurtengo Euskaraldian parte hartzera”.
Hala, “belarriprest eta ahobizi zuen txanda da, eman izena Euskaraldian! Maiatzaren 15etik 25era, elkar mugituz egingo dugu!”.
Gogoratu, beti…
- Lehen hitza beti euskaraz
- Ulertzen duenarekin jarraitu euskaraz
- Euskaldunak euskaldunekin euskaraz!
Euskaraldia.eus webgunean eman daiteke izena, “baina gogorarazi nahi dizuegu auzoz auzo mahaiak jarriko ditugula, Euskaraldian izena emateko”:
- Apirilak 1: San Andreseko Gudarien plazan (18:30-20:30)
- Apirilak 2: Arimazubiko plazan (18:30-20:30)
- Apirilak 3: Arbolapetan (18:30-20:30)
- Apirilak 4: Musakolako San Isidro plazan (18:30-20:30)




