Ahal Dugu Arrasatek merkatari txiki, ostalaritza eta autonomoei dirulaguntza lerro bat errazteko eskatu dio gobernu taldeari berriz

12
809

Testua: Ahal Dugu Arrasate.

Udal gobernuak behin eta berriz uko egiten dio eragile sozial, politiko eta ekonomikoen artean Larrialdi Mahai bat eratzeko eskaerari. Momentu honetan guztion arteko ausnarketa amankomuna egitea, eta COVID-19-ak eragindako krisiaren aurrean neurri eraginkorrak martxan jartzea oinarrizko beharra da eta ondorioz ulergaitza gobernuko alderdien egoskorkeria. Bien bitartean, oposizioko alderdiok gobernu taldearen proposamenen berri prentsaren bidez jasotzen dugu eta ez daukagu beste erremediorik guk ere gure proposamenak prentsaren bidez helaraztea baino. Gure ustetan guztiz premiazkoak.

Badira ia bi hilabete Ahal Dugu Arrasatetik eskaera egin geniola gobernu taldeari, merkatari txiki, ostalaritza eta alarma egoeran galerak izan dituzten autonomoei dirulaguntza lerro bat errazteko. Gure eskaerak ez zuen ezta erantzunik jaso, baina aipatutako sektoreek jasango duten egoera gogorra aurreikusiz, berriro bideratzen diogu udal gobernuari proposamena, datozen hilabeteetan tokiko merkataritzaren errealitate latza kontuan hartu eta bere jarrera berriz pentsatu dezan.

Hurrengo egun/asteetan gure udalherrian merkatari txikiek ateak zabalduko dituzte eta lokalak osasun larrialdiak eskatzen dituen muga eta betebeharretara egokitu. Komertzio txiki hauek 2 hilabetez itxita egon dira, diru-sarrerarik gabe horrek suposatzen duen esfortzu ekonomikoarekin eta epe motzean berriz zabaltzea ahal eta nahi dutenak inbertsioak burutu beharko dituzte euren establezimenduak egokitzeko. Ahal Dugutik negozio hauei laguntzeko, Udalak diruz egokitzapen hauek sustatzea proposatzen dugu, berriz martxan jartzea lagunduz eta osasun irizpideek zuzentzen dituzten beharrezko materialak lortzeko, prebentzio neurriak bete ahal izateko etab.

Establezimendu bakoitzak bere esparruak egokitu beharko dituzte neurri eta prebentzio estrategia ezberdinekin, baina denek izango dute oinarrizko elementu batzuen beharra eta gure eskaera udalak hauek lortu eta finantzatzea da:

  • Maskarilak
  • Eskularruak
  • 1’5 metrotako segurtasun distantzia bermatu ezin den esparrutan, manpara edo bereizketa kristalak
  • Gel hidro-alkoholiko poteak
  • Aurpegia babesteko maskarak
  • Desinfektatzaileak
  • Laser termometroak

Merkataritza txikia da gure udalerriaren arima bizirik mantentzen duena eta ezinbestekotzat dugu segurtasun guztiarekin lan egin dezaten beharrezko materialak erraztea, bi hilabetez beharturik itxita egon ondoren beste esfortzu ekonomiko bat ezartzeko.

12 IRUZKIN

  1. Baten batek uste dau Mariak denboria galduko dauela merkatari eta osteleruekin? DVn argi itxi zauen zeinen deiak jasotzen dittuen. “El móvil me ardía el fin de semana que se anunció el parón casi total de la industria”

    Honezkero baten bat harritzen da?

  2. Arrasateko udalaren webgunean badago Enplegu Sail baten berri eta honakoa jartzen du:

    Herriko garapen ekonomikoari laguntzea eta enplegua sustatzea dira Enplegu Saileko eginkizun nagusiak.
    Horretarako hainbat bide jorratzen dira: langabeak prestatzea, enpleguari buruzko informazioa eta orientazioa ematea, lan poltsako zerbitzua eskaintzea, autoenpleguari laguntzea, sektore ekonomikoen beharrak aztertu eta horiek garatzeko baliabideak sustatzea, eta beste hainbat eskuhartze, herriko garapenean indarra egiteko.

    Baditu arduradun politiko bat, kontaktua… https://www.arrasate.eus/eu/udala/udal-sail-eta-zerbitzuak/enplegua

    Pentsatu beharko dugu ez dela polita gelditzeko edo zerbait egiten dutenaren itxura egiteko bakarrik, nahiz eta momentuz ez dudan ganorazko ezer entzun ez ikusi egoera larri honi aurre egiten saiatzeko edo kasurik txarrenean eta beste ahalegin guztiek huts eginez gero kalteak arintzeko. Ez dut planik ikusi, ez behintzat seriorik eta hori larria eta larritzekoa da.

  3. murrizketak geroz eta beharrezkoagoak dira. Udalaren sail horiek desagertu egin behar dira berandu baino lehen. Ez dute ezer egiten, dirua xahutzea baizik. Murrizketak bai.

  4. Portuondo, zehazki zer murriztuko zenuke? Argi dago diru gutxiago sartuko dela kontribuzioetatik. Baina zer da kendu beharrekoa? Horra galdera

  5. Brigadan, hirigintza sailean, polizian…soldata gehiegi ordaintzen dira. Ingurumen eskola eta saila, kulturakoa, talde sasikulturalei ematen zaizkien laguntzal, subkontratak,hezkuntza, abokatuak, soldata astronomikoak politikoenak zein funtzionarioenak, JAMEko despilfarroa

  6. Ez dakit ba kendu egingo nituzkeen lan postuak edo laguntzak… baina bai exigentzia maila jaso eta despilfarroak noski ekidin. Baina horretarako planifikazio politiko on bat behar da, egoki bat, transparentea eta gogoz egindakoa, herriaren hobebeharrez eta herriarekin egindakoa, benetakoa, gure herriaren mailari dagokiona eta ez orain dela 50 urteko terminoetan eginikoa eta ezagutza maila oso eskasa dutenek erabakitakoa, ardura politiko eskasa duten politikariek hain zuzen ere.

  7. Eta nola jasoko zenuke exijentzia maila? Eta nork egin beharko luke planifikazio hori? Orain dauden funtzionarioek eta politikoek?

  8. Exigentzia maila jasoko nuke herritarrok baloratzeko aukera luzatuaz, baina ez lau urtetik behin botoa emanaz, bestelako sistema bateaz (aztertu beharko litzateke zein den egokiena gure herrirako baina badaude esperientziak munduan zehar). Edozein modutan exigentzia jasotzeko helburuak zehaztu beharko lirateke lehenago eta horren arabera planifikazio bat egin eta ebaluagarriak diren item-ak definitu, errazak eta ulergarriak… Beno, metodologia hauek asmatuta daude azpaldi, baina modu arduratsuan jarri behar dira martxan
    Planifikazio horiek egiteko ahalmena politikoa izan beharko litzateke noski! baina beti ere funtzionarioen aholkuarekin eta herritarren parte hartzearekin, eta ez badira gai ez dakit zer egiten duten hor!
    Edozein modutan, zerbait egiteko gai ez bagara, hoberena dakienari galdetzea izaten da nire ustez. Eta bai, horrek batzuetan, ez beti, suposatzen du aholkulariren bat kontratatzea baina beste batzuetan herritarrek egin dezaketen gauzak dira parte hartzea eta elkarlana bultzatzen bada politikarien eskutik.
    Beno, Portuondo, ez dut uste ezer berririk esan dudanik, jakinak eta ezagunak diren gauzak dira baina beharbada aplikatzen ez direnak une honetan behintzat irakurtzen ari naizen komentarioak kontuan izanda.

  9. Mariaren gobernuak horrela jokatu du:

    Enpresak kontratatzen ditu herriaren antolaketa eramateko. Egin dituen proposamen guztien atzean enpresak egon dira politikoei tokatzen zaien lanak egiten. Azkena OTArena. Enpresa batek OTA proiektuaren diseinua egin zuen eta beste enpresa batek proeiktuaren komunikazio lanetan jardun zuen. Mariak horrela lan estrategiko guztia kanpoko enpresei utzi zien. Oso ondo antzeman zen kanpoko enpresek ez zutela Arrasateko logika eta kultura ezagutzen eta ondorioz planak akats ugari izan zituen, planifikazioan zein komunikazioan.

    Mariaren figura ez da politikoa, Mariaren figura komertziala edo marketingekoa baizik.

    Bera alkatea denez badirudi berak mugitzen duela herria, baina ez da horrela. Berak erabakitzen du zein enpresa kontratu lan guztiak egin ditzan.

    COVID-19ari aurre egiteko ez da enpresarik existitzen eta horregatik daude noraezean.

    Portuondo, nork egin beharko du ba planifikazioa? Alkateak eta bere gobernuak. 5 urte eta gero hori galdetzen ibiltzea ere…

  10. Herritxik kanpo bizi diezen zinegotziak badittu PNViak normala enpresak kontratau biher izetia herrixe gestionetako. Hemen bizi ez danak ezinbestien kontaktu gutxiau eukiko dau herrittarrakin.

    Herritarren biherrak zeintzuk diezen jakitteko herrittarrekin egon bieda. PNViak gurau dau Lurgoien eta LKS eta halakuekin mobirutia, hor cash gehixau mobiruten da eta argazkixek gehixau luziruten daue… Hau ez dot nik esaten, Mariak esaten zauen Diario Vascoko entrebistan.

    PNViana enpresie da eta ez herritxarra, baina enpresa haundixa, txikixetan zer irabazi gutxi dau eta.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen