Ahal Dugu Arrasate Erguinen izango da gaur arratsaldean

0
235

Ahal Dugu Arrasatek hilabete honetan Arrasateko auzoetan izango dira, “astearte eta ostiral guztietan, auzotarrek guri euren proposamenak adierazteko, ondoren proposamen horiek gure hauteskunde-programan jasotzeko”.

Gaur, asteartea, Erguinen izango dira, eta martxoaren 17an, ostirala, Santa Teresan, arratsaldeko 17:30etik 19:00etara. “Baserri-auzoetan ere izango gara, Udalan edota Bedoñan esaterako”.

Apirilean ere auzoetara itzultzea asmo dute, “horrela, bizilagun batzuek martxoan euren proposamena etxean lasai pentsatu eta idatzi ondoren, apirilean guri auzoan bertan aurkeztu ahalko digute”.

Podemos Arrasate Ahal Duguk baieztatu du, “bizilagunen proposamen hauez gain, proposamen gehiago ere aurkeztuko ditugula hauteskundeetara”.

Erlazionatutako albistea: “Auzotarren proposamenak jaso eta partidadun auzo-asanbleak proposatuko ditugu”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen