Agurne Juldain, Arrasateko EAJko lehendakariaren San Juan jaien balorazia

1
1806

Testua: Agurne Juldain Irudia: MB artxibia

Jaietan jai

San Juanak 2024 urtea pasata orain balorazioa egiteko denbora da. Nire aitortza jaiak aurrera eramaten parte hartu duten eragile guztiei, izugarria izan da egindako lana eta nabarmena egondako emaitza. Eskerrik asko!

Zenbait zoritxarrezko pasarteak izan ditugu bata sua piztutako Biteriko etxean, bestea San Juan egunean goizean goiz agertutako hildako gizona. Pena handia da urteko edozein egunetan horrelakoak pasatzea baina jai giroan murgilduta gaudenean gogorra egiten da horrelakoak bizitzea. Nire izenean eta ordezkatzen dudan alderdiaren izenean doluminak senide eta lagunei.

Nire aldetik jai lasaiak, alaba, senide eta lagunekin. Eguraldiak hasieran ere kale egin digu baina ondoren hobetzera joan da eta eskertzekoa da hori.

Herrian dena den etengabeko gaia ere egon da eta ni ere horrekin harrituta nago. Uste dut ekainaren 20an hasi nintzela han eta hemen pankartak eta pankartak ikusten. Ondo ikusten dut bai aldarrikapena, baina ez horrela. Herria goitik behera izan dugu pankartaz josita eta ez aldarrikapenerako guneetan. Zerbaitetarako daude hauek ez?

Hau gutxi balitz ezin dugu ahaztu Arrasaten sentsibilitate ezberdinetako pertsonak gaudela eta agian jaiak jai izan beharrean norbait minduta azaldu daiteke eta jaiak gazitzen zaizkio gure aldarrikapenagatik.

Adierazpen askeko guneak baditugu Arrasaten eta gero eta gutxiago erabiltzen dira. Gaur egun han eta hemen jartzen ditugu nahi ditugun kartel, pegatina, pankarta,… horrela eramango dugu bizikidetza egokia aurrera? Ez al gara berriz aintzinako egunetara itzuliko ezta? Askok ez duzue ez aintzinako jaiak gogoratuko baina nagusiagoak garenok bai eta aurten zoritxarrez pasatako urteak berriz bueltan daudela iruditu zait niri behintzat.

Iruzkin 1

  1. Benetan zure,zuen San Juanetako balorazioaren 3/4 pankartak,ta aintzinako festak aipatuz 😂😂zueik bai aspaldi gelditu zinetela jokoa kanpo…
    Eragileak noski,hauek bai aspalditik direla jaien ardatz,baina herriak eta herriarentzako egitea danez ,garrantxñzitzuena,aipamen bat bera bez ,Gazte Olinpiadak(ikusgarria),kontzertu jendetsuen,Zuk ein zuk Jan ….zueik bai betikoa…horrela jarraituz jangoikoakin ta legevzaharrekin bakarrik geratuko zaie🥳🥳

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen