AGT Arrasate/Eibarrek ez du lortu Mojategin irabaztea

0
364

AGT Arrasate/Eibar errugbi taldeak AVK Bera Beraren aurka jokatu du gaur eguerdian Mojategin. Garaipena kanpoko talderentzat izan da 0-66ko emaitzarekin. Arrasate eta Eibarreko konbinatua partidua ondo hasi den arren, defentsa ona eginez, ez dute lortu Bera Beraren jokoa indargabetzea.

Bera Bera eskarmentu handiko taldea da eta hori baliatu du zelaian jokoa kontrolpean izanez batez ere bigarren zatian. 10 entsegu egitea lortu du eta bere ostikatzaileak 8 jaurtiketa sartu ditu makilen artean. AGT Arrasate/Eibar talde berria da, donostiarra baino askoz gazteagoa, eta hori nabaritu da zelaian.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen