AGT Arrasate/Eibar 71 eta 7 nagusitu zaio Errioxari, 30 gradutan

0
363

Bigarren faseko 3. jardunaldiko partidua jokatu da gaur eguerdian Mojategiko berdegunean, sargoria nagusi.

Talde zuri-moreak aurreko partiduan Gasteizen galdu zuen, baina gaur garaipenaren ildora itzuli da.

Izan ere, Cristina Guntín entrenatzailearen taldea 71 eta 7 nagusitu da Envases RC Riojaren aurka. Bitxikeriarik ere izan da partiduan:

Etxeko taldeko jokalari batek entsegua lortu ondoren, harmailetatik ‘Zorionak zuri’ kantua abestu diote [goiko bideoan].

Entrenatzaileak baloratu du “nik uste, partidu oso ona izan dela. Gaurko partiduko gauzarik garrantzitsuena izan da jokalariek minik ez hartzea”.

Izan ere, kontuan hartu behar “gabonetatik gure taldeak ezin izana zuela atsedenik hartu aste santura arte, eta azken ia bi asteak partidu barik egon dela”.

Gaurko beste helburu bat izan da “sentsazio onak eta dinamika onak berreskuratzea. Gainera, zelai hau zoragarria da, eta partidu oso ona izan da, nire ustez”.

Datorren zapatuan talde zuri-moreak Sararen aurka jokatuko du Lapurdin, aupa Arrasate/Eibar!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen