Atzo Arrasateko elkartasun jaialdia ospatu zuten AGAKOk eta Elorrixoko Gaztetxeak ‘gaztetxeak zertarako?’ ekitaldian.
Eguna, 12:30etan hasi zen “Zegaitik borrokatu gaztetxeen defentsan?” izeneko mahai-inguruarekin, eta Zestoa, Matrailu eta Durangoko ordezkariek parte hartu zuten. 15:00etan, bertaratutakoek bazkari komunitario bat egin zuten, eta, ondoren, elkartasunezko argazki bat, Elorrixoko gaztetxearen alde.
Arratsaldeak karropoteoa eta jokoekin jarraitu zuen. Egunari amaiera emateko, 22:00etatik aurrera Bat bat bi eta Katu taldeen kontzertuak izan ziren, baita Dj Lamikiz eta Dj Martinezen DJ saioak ere.




