Mundukidek eta Harreman elkarteak antolatuta, Amaia Antzokia jendez lepo bete zen saritutako taldearen kantuak eta dantzak ikus-entzuteko. Goikobalu Gaztek ere parte hartu zuen.

Harreman elkarteak eta Mundukide fundazioak antolatu zuten zapatu arratsaldeko saioa, eta Ibai-Arteren laguntza izan zuten.
Aba taano, gospel afrikarra eta bere pop bertsioak egiten ditu, nazioarteko 11 sari irabazi dituelarik. 5 disko dituzte argitaratuta eta Europako 13 herrialdetan 1.500 kontzertu baino gehiago egin dituzte.

Eskaintzen dituzten kontzertuak “alaitasunez, emozioaz eta gizatasunez beterik daude”, antolakuntzatik azaldu dutenez.

2019an Arrasatera etorri ziren lehen aldiz, eta Amaia antzokia goraino bete zuten, aurreko zapatuan bezala, “publikoa Afrikaren bihotzeraino eramanez”.
Gainera, elkartasunezko ekintza bat izan zen, Antolakuntzak azaldu duenez Mozambikeri laguntzeko balioko baitu.