‘Afrikan emakume jaiotzea’ hitzaldia izan da gaur Gaztelupen

0
683

Áfrikaren egunaren harira, ‘Afrikan emakume jaiotzea’ izenburupean hitzaldia antolatu da gaur Arrasateko Gaztelupe gunean.

Mundukidek 20 urte daramatza Afrikan, bertakoekin batera lankidetza programak eraikitzen, eta Afrikar kontinentearen eguna ospatzen den honetan, Arrasateko biztanleei Afrikara “bidaiatzeko” eta emakume afrikarren ametsak eta erronkak ezagutzeko aukera eskaini nahi die Bilbon bizi den HILARIA VIAKENA aktibista angolarraren eskutik.

Azken hamarkadetan, Afrikako kontinenteak aurrerapen handiak merezi izan ditu, batez ere, sektore ekonomikoan. Azken zifrekin bat etorriz, egiaztatu ahal izan da garapen esanguratsua gertatu dela, eta horri esker, emakumeek parte hartzeko papera izan dutela ekonomian, enpresa esparruan eta garapenean zuzeneko eragileak izanez. Urteak igaro ahala, politikan, ekonomian, kulturan eta zientzian kargu garrantzitsuak betetzen hasi dira, eta horrek genero-berdintasun handiagoa ekarri du. Baina nola bizi dute guzti hau emakume afrikarrek eta zer dute esateko?

Ángela Nzambi hizlariak adierazi duenez: “Afrikaren Eguna ezarri zenetik, Afrikako diasporako pertsona eta komunitateok ospakizun bihurtu dugu, eta Egunak dituen helburuak hedatu ditugu bizi garen tokietako pertsona, komunitate eta herrietara. Pandemiaren aurretik, bizi naizen eskualdean, beste batzuetan bezala, hiriburuko beste jai bat bihurtzen ari zen: tokiko administrazioaren babesa zuen eta immigrazioaren ardura zuten agintariek inauguratzen zuten ekitaldia.”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen