AEK-k 80 ekitaldi baino gehiago egingo ditu

0
403

Igandean, martxoaren 28an, AEK-k 80 ekitaldi baino gehiago egingo ditu, aurten ere euskararen lekukoa, euskaltegien aldeko bultzada, kalean egon dadin.

Euskal Herriko herrialde guztietan izango dira, eguerdiko 12etan, ekitaldi xumeak, ordu erdikoak, unean uneko osasun-neurrietara zeharo egokituak. Bultza euskaltegiak!-Bultza euskara! izeneko dinamikaren barruan antolatu diren ekitaldiak dira, aurten ere euskalduntze-mugimenduaren garrantzia plazaratzeko.

AEKren mezua irakurtzeaz gain, giroa berotzeko, bi abesti entzungo dira herri guztietan. Batetik, “Euskal Herrian Euskaraz” abesti ezaguna, eta, bestetik, berariaz egun horretarako sortu den “Lekukoa mingaina” bertso-rapa. 

Bestalde, herriaren arabera, bestelako ekintzak izango dira: bertsolariak, musikariak…ariko dira, besteak beste. 

Bultza euskaltegiak-Bultza euskara! egizu ekarpena kanpainak ere zabalik segitzen du. KORRIKA atzeratzeak zuloa eragin du AEKren aurrekontuan, eta zorpetze horri aurre egiteko herritarren sostengua jaso nahi da. Ekarpenak AEKren webgunean egin daitezke, hainbat eratan.

Azkenik, mota guztietako eragileekiko lan-ildo amankomun bat ere jorratzen ari gara. https://aek.eus/eu/bloga/bultza-eragileen-bideoakGobernuek eta herritarrek jokatzen duten rolaz gain, eragileek ere paper garrantzitsua dutelako helduen-euskalduntzean.

Era berean, apirilaren amaieran, Bultza euskaltegiak! dinamikaren barruan, gutun bat helaraziko diegu Euskal Herriko administrazio nagusiei, datozen urteetan euskalduntze-mugimenduak nolako baldintzak izan behar dituen jasota.

Informazio osoa:

https://www.aek.eus/eu/bultza

https://aek.eus/eu/bultza#M28

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen