‘AED, 40 urte Arrasate euskalduntzen’ erakusketa irekiko dute ekainaren 1ean

0
1068

Testua eta argazkiak: AED.

AED elkarteak azaroan 40 urte beteko dituela eta, ‘AED, 40 urte Arrasate euskalduntzen’ erakusketa irekiko dugu ekainaren 1ean, Kulturateko klaustroan.

Izan ere, elkartearen urteurrena aukera aproposa iruditu zaigu herritar guztiei, oro har, baina, batez ere, belaunaldi gazteenei zein euskarara hurbildu berriei euskara elkarteen mugimendutik Arrasate euskalduntzeko egin dugun lanaren berri emateko.

Erakusketak bi atal nagusi izango ditu. Batetik, 1983an AED eratuz geroztik elkartearen eta elkarteko lantalde gisa sortutako beste elkarteen bilakaera jasoko da panelen bitartez.

Bestetik, erakusketaren bigarren atala 40 urtetan kaleratutako dozenaka kartelek osatuko dute, elkarteen lanaren erakusle ez ezik kartelgintzan eman den bilakaeraren eredu ere izango dena.

Horrez gainera, Udal Bibliotekak AEDri eskainiko dio lehen solairuko “interes gunea”. AEDri buruzko dokumentuak, elkartetik sortutako argitalpenak zein Arrasateko euskarari eta toponimiari buruzko lanak jarriko dituzte, besteak beste, herritarron eskura.

  • Erakusketa egunak: ekainaren 1etik ekainaren 22ra, ohiko ordutegian.
  • Bisita gidatu irekiak eskainiko ditugu, aurrez izena emanda: ekainaren 6, 13 eta 20an, 18:30ean.
  • Taldeentzako bisita gidatuak egiteko prest ere bagaude: goizetan, aurrez eskatuta.

Izena emateko edo talde bisitak eskatzeko, idatzi aed@aedelkartea.eus helbidera edo deitu 943771228

Erakusketaren irekiera ekainaren 1ean egingo dugu, 19:00etan, eta bertara gonbidatzen ditugu urte guzti hauetan bidelagun izan ditugun erakundeak eta herritarrak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen