Askatasuna eta Giza Eskubideen Aldeko Herri Plataformaren elkarrizketa Adrian Zelaiari

0
437

Aditu hau Arrasateko EKAI Group-eko lehendakaria dugu eta UPVn Ekonomia Aplikatuko irakasle dihardu. Ekitaldi irekia azaroaren 25ean izango da, zapatua.

Argazkia: MB artxiboa / Kartela: Antolakuntza

Arrasateko Askatasuna eta Giza Eskubideen aldeko Plataformak antolatu du zuzeneko elkarrizketa hau.

Adrian Zelaia Ekonomia Aplikatuan Unibertsitate-irakaslea da, eta Ekai zentroak politika sozio-ekonomikoen eta kudeaketa publikoaren inguruko aholkularitzan, ikerkuntzan eta komunikazioan dihardu.

Zuzeneko elkarrizketa hau Kulturateko areto nagusian izango da, azaroaren 25ean, zapatua, goizeko 10:30etik aurrera.

Plataformak adierazi bezala, duela bi urte sortu zuten plataforma “gure askatasun eta eskubideak zabaldu, zaindu eta defendatzeko eginkizunarekin”.

Plataformako kideak “Giza Eskubide, filosofia, etika,moral eta bioetika bezalako gaietan formakuntza iraunkorra jasotzen dugu eta ekitaldiak antolatzen ditugu ere: hitzaldiak, aurkezpenak edota elkarrizketak gure misioarekin lotutako pertsona ospetsuei. Hala nola”:

“Luís Miguel Ortega abokatu eta erizaina, Ángeles Maestro mediku eta politikaria, Carlos Taibo zientzia politikoetako irakaslea, Cristina Armas abokatua eta datorren azaroaren 25ean Adrián Zelaia”.

“Askatasuna eta giza eskubideetan interesa duten pertsona guztiak ongi etorriak dira topaketa hauetara”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen