Adimen artifiziala, digitalizazioa eta ZTIM aztertuko ditu MUk zabalik

0
317

Bideoa eta beheko testua: Mondragon Unibertsitatea.

  • Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko KoLaborategia laborategiak aurrez aurreko zein onlineko saio irekiak egingo ditu apirilean eta maiatzean
  • Adimen artifizialari eta hezkuntzari buruzko aurrez aurreko saioak Bilbao AS Fabriken egingo dira, apirilaren 11n eta 25ean, eta STEM/ZTIM (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) esperientziei buruzkoak Eskoriatzan, maiatzaren 9an
  • Onlineko saioak, berriz, adin txikikoen eta pantailen arteko erlazioa izango du aztergai, apirilaren 18an
  • Jardunaldian parte hartzeko izena eman beharko da aldez aurretik, esteka honen bidez: KoLaborategiko topaketak 2024

Solasaldi- eta bilera-formatuko lau topaketa antolatu ditu Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak apirilean eta maiatzean, gai hauek jorratzeko: adimen artifiziala, digitalizazioa, ZTIM gaiak —hainbat testigantzaren bidez— eta adin txikikoen eta pantailen arteko erlazioa. Saio guztiak publikoari irekiak izango dira, baina parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aldez aurretik.

Lehen saioa apirilaren 11n izango da, ostegunez, Eskoriatzako Campusean, eta izenburu hau izango du: Competencia digital e Inteligencia Artificial (Gaitasun digitala eta adimen artifiziala). Bigarrena astebete geroago egingo da, apirilaren 18an. Onlineko hitzaldi bat izango da, adin txikikoen eta pantailen arteko erlazioari buruzkoa. Hirugarrena, berriz, apirilaren 25ean izango da, Bilbao AS Fabriken. Saio horretan, “Inteligencia Artificial y Educación: construyendo puentes” (Adimen artifiziala eta hezkuntza: zubiak eraikitzen) izeneko liburua aurkeztuko da. Liburuaren koordinatzailea Amaia Arroyo da, fakultateko irakaslea eta ikertzailea, eta fakultate bereko Ainara Bilbao, Egoitz de la Iglesia eta Beñat Flores irakasle eta ikertzaileek ere hartu dute parte. Azken saioa maiatzaren 9an izango da, Eskoriatzako campusean. STEMotiv proiektua dela eta ZTIM esperientziak partekatzeko bigarren jardunaldia izango da.

Programa osoa

Apirilak 11

Hitzaldia: ‘Competencia Digital e Inteligencia Artificial’ (‘Gaitasun digitala eta adimen artifiziala’) 
Hizlaria: Juan Francisco Álvarez Herrero (Alacanteko Unibertsitatea)
Ordua: 16:30
Tokia: Eskoriatzako Campusa
Edukiak:

Adimen artifizialaren eta gaitasun digitalaren arteko lotura:

  • Nola eragiten dio adimen artifizialak gaitasun digitalari?
  • Adimen artifizialaren erabilera ikaskuntza-egoerak prestatzeko.
  • Nola erabili adimen artifiziala bihotzez eta gizatasunez irakatsi eta ikasteko diseinuetan.

Nola ikasi adimen artifiziala eta adimen artifizialarekin:

  • Haur-hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako ikastetxeen errealitatea ezagutzea.
  • Adimen artifizialaren erabilerak adimen artifizialari buruzko prestakuntza-ekintzak diseinatzeko eta haren bidez diseinuak egiten ikasteko.

Adimen artifizialaren inguruko dilema etikoak:

  • Hezkuntzak eta gizarteak aurre egin beharreko egungo arazoak, hezkuntza-erakundeetan adimen artifiziala erabiltzeari dagokionez.

Adimen artifizialak eragindako infoxikazioa:

  • Nola jakin aplikazioen oldean aukeratzen, galdu gabe.

Apirilak 18

Hitzaldia: Adin txikikoak eta pantailak
Tokia: online
Ordua: 17:00
Izenburua: ‘El uso de los recursos digitales en infantil y primaria’ (‘Baliabide digitalen erabilera haur-hezkuntzan eta lehen hezkuntzan’). Infanci@ y escuel@ digit@l proiektuaren emaitzak eta hezkuntza-komunitatearentzako gomendioak.
Egitaraua:

17:00-18:00
Aurkezpena eta sarrera: Jesús Rodriguez Rodríguez. 
Ikerketaren emaitzak: Diana Marín Suelves. 
Komunitatearentzako proposamenak: Silvia López Gómez eta Montserrat Castro Rodríguez.

18:00-18:30. Galderak eta erantzunak.
 
Apirilak 25

‘Inteligencia Artificial y Educación: construyendo puentes’ (‘Adimen artifiziala eta hezkuntza: zubiak eraikitzen’) liburuaren aurkezpena
Hizlariak: Amaia Arroyo Sagasta, Ainara Bilbao Eraña, Egoitz De La Iglesia Ganboa eta Beñat Flores Puga
Tokia: Bilbao AS Fabrik
Ordua: 17:00-18:30
Edukiak:

Amaia Arroyo Sagasta liburuaren koordinatzaileak aurkeztuko du argitalpena, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko beste hiru irakasle eta ikertzailerekin batera —Ainara Bilbao Eraña, Egoitz De La Iglesia Ganboa eta Beñat Flores Pugat—. Ondoren, mahai-ingurua egingo dute, gaiaren inguruko ekarpen nagusien berri emateko. Liburuan honako hauek ere izan dira parte-hartzaile: Mariona Granè (Bartzelonako Unibertsitatea), César Poyatos (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa), José Luis Serrano eta María del Mar Sánchez (Murtziako Unibertsitatea), Sara Osuna (UNED) eta Carlos Escaño (Sevillako Unibertsitatea).
 
Maiatzak 9

Jardunaldia: STEMotiv proiektua dela eta, ZTIM esperientziak partekatzeko bigarren jardunaldia
Hizlariak: Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko eta proiektuko kideak
Tokia: Eskoriatzako Campusa Gela: D.0.3
Ordua: 16:30-18:30
Egitaraua:

  • Sarrera
  • Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ZTIM proiektuen aurkezpena
  • STEMotiv proiektuan parte hartzen duten ikastetxeen esperientziak
  • STEMotiv proiektuko parte-hartzaileak: Talaios eta Emun
  • Berrikuntza Digitaleko aipamenaren aurkezpena
  • Amaia Arroyo Sagastaren eta ikasle baten arteko solasaldia
  • Amaiera

Izen-emateak: https://forms.gle/FDGxUS9kHzZ1ajpk8

Informazio gehiago: KoLaborategiko 2024ko topaketek ireki dute izen ematea –Mondragon Unibertsitatea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen