Abian da ikasturtea Hizkuntza Eskola Ofizialaren Arrasateko gelan

0
723
burst

Beheko testua eta argazkia: Udala.

Abiatu da ikasturtea Eibarko Hizkuntza Eskola Ofizialaren Arrasateko gela desplazatuan ikasturtea, Arimazubi plazan.

2018tik dago martxan Eibarko Hizkuntza Eskolako Arrasateko gela desplazatua. Orduko hartan, Arrasate Helduen Eskolan (HHI) kokatu ziren gela desplazatuak. Pandemia garaian, HHIn lekurik ez zegoela eta, Udalak hitzarmena sinatu zuen Debagoieneko Mankomunitatearekin, eta bertako gela bat erabili izan da klaseak emateko. Iaztik, Arimazubiko lokalean dago Hizkuntza eskolako gela desplazatua.

Edozein zalantza argitzeko, bertaratu Arimazubi plazako eskola berrira, deitu 943 89 92 75 telefono zenbakira edota idatzi eoieibarheo@gmail.com helbidera.

Arrasateko gela desplazatua Hezkuntza publikoaren sarean dago. Prezioa 72,36 € da urte osorako klaseena, eta azterketarako bi deialdi daude, maiatzean eta irailean. Agiri ofizialak ematen dira.

Animatu beste hizkuntza bat ikastera. Oraindik badaude plaza libreak alemanean A1ean eta A2an (oinarrizko mailak), eta baita ingelesean ere (A2an eta B1ean). Gainera, aurten, hizkuntza laguntzailea ere izango da Arrasaten. Hizkuntza laguntzaileak hainbat lurraldetatik etortzen dira bertako irakasleei laguntzeko, batez ere, ahoskera lantzen, eta bide batez, haien kultura ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen da. Arrasateren kasuan, hilean behin etorriko da hizkuntza laguntzailea ikasleekin bizipenak partekatzeko. Ingeleseko laguntzailea izango da, eta Estatu Batuetakoa da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen