Abian da Debagoieneko Gurutze Gorriak bultzatutako ‘Jostailu- Hezitzailea’ kanpaina

0
212

Proiektua Debagoieneko Gurutze Gorriko 20 boluntario baino gehiagoko talde batek gauzatzen du.

Testua: Debagoieneko Gurutze Gorriak.

Debagoieneko Gurutze Gorriak “Jostailu-Hezitzailea” kanpainaren edizio berri bat abiarazi du, Gabonetan eskualdeko familia kalteberetako edo gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden 250 haur baino gehiagori jostailu berriak emateko. Azken urteotan, Debagoieneko 1.000 haur baino gehiagok jaso dute jostailu berri bat Gabonetan, ekimen solidario honi esker.

Aurten jostailuak emateko behar den diru-bilketa Debagoieneko Gurutze Gorriko boluntarioek Eroski Hipermerkatuan salgai jarriko dituzten jostailu-txekeen bidez egingo da, 5€, 10€ eta 20€-ko balioarekin, eta ondoren beharrezko jostailuak erosiko dira. Horrez gain, Debagoieneko Gurutze Gorriak bere kontu korrontea jarri du eskuragarri kanpaina solidario honetarako dohaintzak jasotzeko. Alde horretatik, kanpaina honetarako jostailu berri bat zuzenean eman nahi dutenek Debagoieneko Gurutze Gorriko boluntarioek Eroski Hipermerkatuan jarritako saskietan eman dezakete, edo zuzenean Debagoieneko Gurutze Gorriaren San Prudentzioko egoitzan.

“Familia batzuek gure ingurune hurbilean bizi duten prekarietate-egoerak bultzatzen gaitu horrelako proiektuak egitera, haurrek jasan ditzaketen murrizketak arintzen saiatzeko” Javier Igartuak azaldu du, Debagoieneko Gurutze Gorriko presidenteak.

Abenduaren 3, 9 eta 10ean, ARRASATEKO HIPER EROSKI-n

Abenduaren 3, 9 eta 10ean, Debagoieneko Gurutze Gorriko boluntarioak Arrasateko EROSKI Hipermerkatuan izango dira kanpainari buruzko informazioa ematen eta sentsibilizatzen, dirua biltzen -jostailu-txekeak salduz- eta emandako jostailu berriak jasotzen

“Jostailu-Hezitzailea kanpaina dela-eta Debagoieneko Gurutze Gorriak urtero jasotzen dituen dohaintza guztiak eskertzen ditugu. Izan ere, Gabonetan baliabide urriak dituzten familiei eta/edo ezegonkortasun sozioekonomikoko etapa bat igarotzen ari direnei jostailuak emateko aukera ematen digu”, eskertu du Igartuak.

PARTE-HARTU
GURUTZE GORRIA DEBAGOIENA
(Kontu Korronteko Dohaintzak)
3035-0001-51-0010018156
Kontzeptua: 20055-JOSTAILUA

Boluntariotza Debagoieneko Gurutze Gorrian

Debagoieneko Gurutze Gorriaren jarduera soziosanitarioa eta solidarioa eskualdeko ia 90 boluntariok osatutako talde batek garatzen du. Boluntario horiek proiektuak garatzen laguntzen dute, ahal duten neurrian. Oso pertsona talde heterogeneoa da, 18 urtetik 70 urte baino gehiagokoa, Debagoieneko Mankomunitatean bertan pertsona batzuek ongizate fisiko, mental eta sozialeko maila nahikoa lortzeko dituzten zailtasunen aurrean laguntza baliagarria eskaintzeko, gure gizartean ahalik eta bizitza osoena izan dezaten.

Debagoienean Gurutze Gorriak garatutako ekimenei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Debagoieneko Gurutze Gorriaren San Prudentzioko egoitzarekin, 943 76 55 76 telefonoan edo altodeba@cruzroja.es helbide elektronikoan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen