Abaroa jubilatuen etxea elkarteak Doneztebera, nafarroa, irteera antolatu du uztailak 17an. Irteerarako bi autobus antolatuko dira, bertan Donezteben Santamaria hostalean bazkalduko dute. Izen-emateko azken eguna, uztailak 2an 10: 30etan izango da. Sarrerak 40€ balio dute eta uztailaren 15ean 11:00etan banatuko dira. Azkenik, gainerako plazak egonez gero, Arrasateko gainerako jubilatu elkarteek soberako plazak eskuratu ahal izango dituzte.





