Abaroako jubilatuek Burgosera irteera egingo dute uztailaren 10ean

0
2706

Abaroa elkarteak Burgosera txangoa antolatu du datorren uztailaren 10ean, osteguna. Egitarauan, Briviescakoko zerbitzugunea (ogitartekoarekin), Erdi Aroko herrixka baten bisita gidatua eta Covarrubias herriko bisita librea aurreikusi dituzte. Bazkaria Covarrubiasen egingo dute, Tiky jatetxean, eta bazkalondoren dantzarako aukera izango dute.

Izen-ematea uztailaren 1ean, asteartea, egingo da goizeko 11:00etan, eta txartelak uztailaren 7an, astelehena, banatuko dira. Txangoaren prezioa 40 eurokoa da, eta bi autobus jarriko dira. Antolatzaileek azaldu dute soberako plazak Arrasateko erretiratuen beste elkarteek eska ditzaketela, betiere tokiak badaude.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen