Abaroako erretiratuek txangoa egin dute Covarrubiasera (Burgos)

0
2656

Argazkia: Eli Alzola.

Abaroako 96 jubilatuk txangoa egin dute Burgos aldera, Covarrubiasera hain zuzen. Goizeko 9:00etan abiatu dira Arrasatetik eta, Bribiescan hamaiketakoa egin dute bidean.

Hamaiketakoaren ondoren, Quintanilla del agua herrira joan dira, Félix Yanezek diseinatutako Arlantza Lurralde Museoa, bisita gidatu baten bidez ezagutzeko. Bisita, “oso polita”, izan dela adierazi dute.

Eguerdian abiatu dira Covarrubias aldera. Denbora librea izan dute, eta ondoren, bazkaria TYKY jatetxean. Menu ederra jan dute, Burgosko arkume tipikoa barne. Postreen ondoren, dantzarako tartea eta Covarrubias bisitatzeko aukera baliatu dute. Dagoeneko, Arrasatera bueltan dira jubilatuak, eta haien partetik, antolakuntza zoriondu nahi izan dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen