Abaroako erretiratuak Elizondon izan dira txangoan

0
1347

Irudia: Abaroako erretiratuak

Abaroako 90 erretiratuak Elizondo herrian izan dira txango batez gozatzen. Arrasatetik 09:00etan irten, 11:00ak aldera Baztan bailarako hiriburura heldu dira. Baztan hotelean hamaiketakoa jan dute iritsi direnean, eta gero, herria bisitatzeko denbora librea izan dute, gainera, asteroko merkatuarekin kointzidutu du egunak. Bertako jauregiak eta monumentuak bisitatu dituzte tarte horretan.

Hotel berean bazkaldu ostean, bingo saioa eta dantzaldia izan dute. 18:15ean, Arrasatera itzuli autobusean eta bakoitzak, opari bat ekarri du. Erretiratuek Zuzendaritza Batzordea zoriondu dute, txango polita, eguraldi ona, janari bikaina eta laguntasun handia izan direlako bertan. Gaurkoa izan da Abaroako 2024ko azken irteera.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen