Abaroako 90 urteko eta gehiagoko pertsonek omenaldia jaso dute

0
1978

Elkarteak eta Udalak omenaldia egin diete, omenduen senideak bertan izanda, eta ohorezko aurreskua, esker oneko hitzak, koruaren kantuak, opariak,… izan dira.

Ekitaldia gaur goizean aurrera eraman da Etxaluze eraikinean, Abaroa elkarteak antolatuta, eta Udalaren parte-hartzearekin.

Bertan izan dira 90 urteko eta 90 urtetik gorako hainbat bazkide, baita Abaroako lehendakaria Jose Riviere Andres eta Zuzendaritzako beste zenbait lagun.

Udalak ere ekitaldian parte hartu du, eta hiru zinegotzi izan dira: Garazi Etxeberria San Miguel, Gladys Fernandez Urizar eta Mikel San Miguel Merino. Aipatzekoa da Gladys Fernandezek, gurpildun aulkian izan bada ere, omenaldian parte hartu duela.

Ekitaldiaren hasieran omenduei ohorezko aurreskua eskaini zaie, eta ondoren Abaroako koruak gabonetako zenbait abesti kantatu dizkie.

Ondoren, Abaroak omenduentzat opariak banatu ditu, kremadun eta xaboidun nezeserrak, hain zuzen. Zorionak omendutako lagun guztiei!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen