Abaroa Jubilatuen Etxeak Errioxara txangoa antolatu du irailaren 15erako. Lehenengo geldialdia Guardian egingo da, hamarretakoa, eta eguerdiko 12:00etan plaza nagusiko erlojua eta Laguandiako Dantza Taldeko dantzariak ikusteko denbora librea egongo da. Ondoren Logroñora joango dira, eta bertan ere denbora librea izango dute. Bazkaria Meson Ciden egingo da.
Irailaren 8an, osteguna, goizeko 10:00etan izango da txangoan parte hartzeko izen-ematea Abaroa Jubilatuen Etxean. Txartelak irailaren 13an, asteartea, goizeko 11:00etan jaso ahal izango dira. Txangoak 35 euroko prezioa izango du eta bi autobus jarriko dira. Arrasateko erretiratuen gainerako elkarteek izango dute soberako plazak eskuratzeko aukera.




