Abaroa elkarteko jubilatuak, bailarako abilenak billarrean

0
2016

Guztira 25 bikoteren parte-hartzearekin, bailarako mus, tute, brisca eta billarreko bailarako txapelketa jokatu berri da Arrasateko Abaroa Jubilatuen Etxean. Billarrean Arrasateko bikoteak lortu du lehen postua, musen Leintz Gatzagako Toki-Ederrekoak, tutean Antzuolako Ladatxopekoak eta briscan Bergarako San Joxepekoak. Sariak oso banatuta egon dira horrenbestez. Irabazleei sariak banatu ostean, bilkura elkarrekin egindako mokadutxo batekin amaitu zuten.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen