ABA TAANO gospel taldeak kontzertu solidarioa eman du San Joan Bataiatzailearen parrokian gaur arratsaldean. Bildutako dirua Música Para Salvar Vidas proiekturako izango da. Asko izan dira kontzertuaz gozatzera hurbildu diren arrasatearrak. Kontzertuaren amaieran dohaintzak emateaz gain, taldeak Ugandatik ekarritako artisautza ere erosi ahal izan dute.
Música Para Salvar Vidas proiektu humanitarioak etxe bat du KireKan, Ugandan. Bertan, kaleko haurrak hartu eta heziketa integrala ematen diete, musikan eta dantzan hezteaz gain. Proiektu honen finantzaketaren % 70 ABA TAANO (www.abataano.com) gospel talde ospetsuaren bidez egiten da. Nazioarteko 11 sari dituzte, 1.500 kontzertu baino gehiago Europa osoan zehar, eta orain Gipuzkoara etorri dira proiektu honetarako dirua biltzera.
Informazio gehiago: www.musicaparasalvarvidas.org



