Harreman elkarteak antolatuta, bihar, larunbata, Amaia Udal Antzokian Aba Taano gospel taldeak kontzertu bat eskainiko du. Kontzertua arratsaldeko 19:30ean hasiko da. Aba taano, gospel afrikarra eta bere pop bertsio egiten dituen 5 pertsonako talde izugarria da. Nazioarteko 11 sariren irabazleak dira. 5 disko dituzte argitaratuta eta Europako 13 herrialdetan 1500 kontzertu baino gehiago egin dituzte. Aba Taano Arrasaten izan zen duela hiru urte, eta arrakasta handia lortu zuen.
Sarreren salmentatik jasotzen den dirua Harremanek Mozanbiquen duen proiektura bideratuko da. Pobreziaren aurka borrokatu nahi duen proiektua da, landa-ingurunean bizi diren pertsonei bultzada sozioekonomikoa emanez. Kontzertura joan nahi dutenek oraindik sarrera libreak dituzte eta hurrengo estekan eros daitezke.
