IMME-ek Udal-bulegoa eta babes ofizialeko etxeak eraikitzea eskatu du

0
982

IMME erakundeak Arrasateko etxebizitzen gaian sakondu du, alokairu eskuragarriak eta babes ofizialeko etxeak eraikitzea eskatu dute. “Udal-bulego bat sortzeko eskaera egiten dugu, Arrasateko bizilagunen eta gobernu-erakundeen arteko bitartekari gisa. Izan ere, arazo oso larria da herrian, udalak bertan jardun behar baitu eskaera ugarien konponbide gisa. Babes ofizialeko etxeak eraikitzea eskatzen dugu Polmetasako udal-lurretan, alokairu eskuragarriak eskaintzeko eta eskaria murrizteko”.

Joan den asteko osoko bilkuran, martxoaren 5ean, gai beraren inguruan mozio bat aurkeztu zuten. Arrasateko Udalari eskaera berdina egin zioten. Batetik, udal bulego bat sortzea, bitartekari lanak egingo lituzkeena herritarren eta instituzio publikoen zein pribatuen artean. Bestetik, udal jabetzakoak diren Polmetasako lurretan babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzea.

Lotutako albistea: Alokairuko etxebizitza errazteko IMMEren mozioa onartu da

Izan ere, etxebizitzekin arazo dituzte. Egindako eskaerekin, alokairu eskuragarri bat lortzea dute helburu. Izan ere, beraien esantean “etxebizitzen jabeekin egiten diren negoziaketek ez du bermatzen alokairu duin bat. Arazo honek jende askori eragiten dio, kanpokoak, gazteak, kanpotik datozen ikasleak…”.

“Arrasaten ez dago beharbesteko alokairurako etxebizitzarik, publikoa nahiz pribatua, eta horrek zaildu egiten du gazte eta familia askoren emanzipazioa. Alokairuen eskaintzaren gabeziari gehitu behar dizkiogu alokairuen prezioak, izan ere, kopuru hori da etxebizitza eskuratzeko premia duten pertsonen eta familien diru-sarreren zati handia”.

“Gure mozioa onartu egin zuen udalbatzak, EAJren aldeko botoekin, EH Bilduren eta Elkarrekin Arrasateren abstentzioarekin eta sozialisten aurkako botoekin. Beraz, espero dugu gure eskaerak bidea egin dezala eta ez dadila izan promesa hutsa. Izan ere, laguntza espero dugu Udalarengandik” azpimarratu zuten IMMEtik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen