“Zainduko gaituen hezkuntza bat” aldarrikatu dute Neska* Gaztiek eta Ikamak

0
1151

Martxoaren 8a dela eta, Arrasateko Neska* Gazteak eta Ikamak deituta, elkarretaratzea egin da Herriko plazan, ‘Zainduko gaituen hezkuntza bat’ lelopean. Asko izan dira elkarretaratzean parte hartu duten arrasatearrak.

Elkarretaratzearen amaieran irakurri den testuan, “Hezkuntzak borroka feministan duen garrantzia” azpimarratu dute. “Ikasleon ongizatea eta garapena bermatzeko egitura izan beharko zuenak, alde batera usten gaitu. Neska ikasleak lenean jarraituko dugu, ikastetxe eta kaleak hartzen, hezkuntzatik Euskal Herria feminista eraiki eta zainduko gaituen hezkuntza aldarrikatzen.” aldarrikatu dute.

Amaitzeko, arratsaldeko 19: 00etan Arrasateko Mugimendu Feministak deituta Biteri plazatik egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute. “Gure aldetik, hezkuntza feminista baten alde borrokatzeko konpromezuan mantentzen gara. Gora borroka feminista! Gora ikasleon borroka! Hezkuntza gure neurrira!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen