M8ko ekitaldiek gogoeta feminista eta zaintza plazaratuko dituzte

0
1243

Emakumeen Eguna dugu gaurkoa eta ibilaldia, elkarretaratzea, te dastaketa, hitzaldia eta manifestazioa egingo dira Arrasaten. Horietan parte hartzera dei egiten diete herrikideei erakunde eta talde antolatzaileek.

Argazkiak: MB artxiboa.

Aurtengo M8ko egitarauaren helburu nagusietako bi dira “hausnarketa feminista sustatzea eta zaintzaren garrantzia aldarrikatzea”.

Egitarauak jasotzen ditu bai Udalak baita herriko hainbat eragilek antolatutako ekitaldiak. Egitaraua egun ezberdinetan gauzatuko da, eta Martxoaren 8an honakoak izango dira:

Goizeko 11:30ean Sasoibide elkarteak Lilabide izeneko ibilaldia antolatu du, 5 kilometrokoa, emakumeei zuzenduta, Biteri plazatik abiatuta.

Eguerdiko 12:00etan Neska* Gazteak eta Ikama taldeek kontzentrazioa egingo dute, Herriko plazan.

Arratsaldean 17:30ean eta Seber Altube plazan, Arrasateko emakume sahararrek tea hartzeko gonbidapena egingo dute. 

Ondoren, 18:00etan Arrasateko emakume sahararrak hitzaldia emango dute. Hitzaldian ”Emakume sahararren borroka” izango dute hizketa gai.

19:00etan “Gure bizitzekin negoziorik ez!” lelopean manifestazioa antolatu du Arrasateko Mugimendu Feministak, Seber Altube plazatik abiatuta.

Erakunde eta talde antolatzaileek adierazi dute “azpimarra jarri nahi diegula ekimen hauei eta herritarrei dei egiten diegu bertan parte hartzera”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen