Ekin Emakumeek datorren hiruhilabeterako 2 ikastaro berri aurkeztu ditu oraingoan: Yogaterapia eta Ecstatic Dance-Souldance ikastaroak.
Yogaterapian ikastaroa: Itziar Perezek dinamizatuko dituen Yoga Saio hauen bitartez, norberaren zaintza fokoan jartzea proposatzen da, kanpo eta barne epaiak alde batera utzitza eta esperimentazio unea bihurtuz. Saioak astelehenetan izango dira 18:00etatik 19:30etara; urtarrilak 15, 22, 29 utsailak 12, 19, 26 eta martxoak 4, 11, 18. Ikastaroak 130 euro balio du, bazkideentzat 125.
Ecstatic Dance-Souldance ikastaroa: Musikak gidatuta, 5 dantzatan oinarritutako dantza saio aske libreak eskainiko dituzte. Urtarrilak 26an izango da, Agurtzane Altuna dinamizatzailearen eskutik. Arratsaldeko 18:00 etatik 20:00etara Merzedarixen eskolan. Ikastaroak 12 euro balio du eta bazkideentzat 10.






