Greba Feminista Orokorrean “baliteke udal-zerbitzuek eteteak izatea”

0
805

Argazkia: MB artxiboa.

Adibidez, grebarekin bat eginez itxita izango dira Musakola, Iturripe eta Uarkapeko kiroldegiak, baita udal-biblioteka ere. Horiez gain, baliteke egunen zehar beste zerbitzuak ere etetea. Era berean, bihar, ez da TAO zerbitzurik izango.

Udalak gehitu duenez, “gutxiengo zerbitzuak bermatuko dira, horien artean udal-hilerriko lur-emate edota errauste zerbitzua edo udal-garraio zerbitzua. Azken honek ordea, %30era murriztuko du zerbitzua eta honen maiztasuna. Horri jarraiki, hau izango da bihar bi autobus linea desberdinen ordutegia”:

  • Linea 1: 08:35, 10:35, 12:35, 14:35, 16:35, 18:35, 19:35 eta 20:35.
  • Linea 2: 08:15, 10:15, 12:15, 14:15, 16:15, 18:15, 19:15, 20:15

Amaitzeko, Arrasateko Udal-gobernuak grebarekin bat egingo du, eta egunean zehar deitutako ekimen eta aldarrikapenetan parte hartuko du, “zaintza sistema publiko komunitario baten alde” eta egunerokoan “hori egikaritzeko politikak bultzatzen jarraituko” duela azaldu du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen