Bizitzaren aldeko barrikadan [Testua: Ernai Arrasate]

0
670

Kartela: Arrasateko Ernai.

Azaroaren 30ean Arrasateko gazteok Greba Feminista Orokorra

Zaintzak bermatzen ditu mundua aurrera eramaten dituzten jarduera guztiak. Kapitalismoak eta patriarkatuak zaintza lanak ikusezin bilakatzea bultzatzen dute; horretarako, batez ere, zaintza lanak eremu pribatura bultzatuz. Era berean emakume gisa sozializatu izanagatik hartzen ditugu gure gain zaintza lanak neska, trans eta bollera gazteok.

Neska, trans eta bollerok zaintza lanak are modu prekarizatuagoan hartzen ditugu guregain, merkantilizazio eta pribatizazioa prozesuari aurre egiteko mekanismo gutxiago ditugularik. Zaintza eredua aldatu ezean gure belaunaldiak zaintza behar gehiagori bitarteko gutxiagorekin aurre egin beharko diogu.

Testuinguru honetan garatzen da Greba Feminista Orokorraren planteamendua. Zaintza krisi bete-betean alegia. Merkantilizazioak eta pribatizazioak ardazten duten egungo zaintza eredu prekarioak parez pare jotzen du bizitza beraren sostengarritasunarekin. Izan ere, zaintza bizitzak sostengatzeko ezinbesteko jarduera den heinean, zaintzaren bideragarritasun ezak bizitzei kontrajarria zaie. Horregatik, beharrezkoa da zaintza auzia erdigunean kokatuko duen borroka ziklo berri bat abiaraztea. Herri hau martxan da; Euskal errepublika feminista eta sozialista lortzeko aktibo izugarria gara.

Behar-beharrezkoa dugu zaintza publiko eta komunitarioaren eraikuntza, erroko eraldaketa feminista eta sozialista lortzeko. Eta belaunaldi gisa aldarrikapen propioak eginez, Mugimendu Feminista abiarazten ari den olatu berriaren lehen lerroa hartzera goaz. Ezin aipatu gabe utzi, zaintzarako eskubide kolektiboaren aldeko borroka denon ardura dela. Horregatik gizonei zaintzaren gatazkan duten erantzukizuna alde batera uzten jarraitu beharrean, ardura har dezaten dei egiten diegu. Gizonen posizio sozialetik egin dezaten lan, argi izanda zein den lehen lerroan izango den subjektua.

Beraz, ziklo berrian ahots propioz eragiten zein honetan gazteria agente aktibo bilakatzen jarraituko dugu eta denon bizitzak erdigunean jartzera goaz. Azaroaren 30ean Arrasateko gazteok Greba Orokor Feminista!

Azaroaren 25ean Autodefentsa Feminista
Ildo beretik, Azaroaren 25ean, emakumeonganako indarkeriaren kontrako egunean, Arrasateko Mugimendu Feministak deitutako mobilizazioan parte hartzera deitzen ditugu herriko gazteak. Eguardiko 13.00ean Seber Altube plazan elkartuko gara.
Ez dugu inolako inboluziorik onartuko, ez dugu sistema zisheteropatriarkalak zapaltzen dituen gorputz eta bizitzen aurkako erasorik onartuko. Argi diogu, iraultza feminista izango da ala ez da iraultza izango. Indarkeria matxistarik gabeko bizitzen alde, autodefentsa feminista.

Kalea hartzeko unea da. Guztion ardura da.
Gazte, bizitzaren aldeko barrikadan aurkituko gara.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen