Adrian Zelaiak Goienagusiren hitzaldian ere parte hartuko du

0
532

Argazkia: Goienagusi.

Aditu hau Arrasateko EKAI Group-eko lehendakaria dugu eta UPVn Ekonomia Aplikatuko irakasle dihardu. Hitzaldia datorren astelehenean izango da, azaroak 27.

Hitzaldiak analizatuko ditu, ikuspuntu akademikotik, ekonomikotik eta politikotik, zein oinarrizko proposamen planteatzen diren gure etorkizunerako. Ekitaldia goizeko 10:00etan hasiko da Kulturaten, Goienagusik antolatuta.

Aipatu behar da, nahasmenduak ekiditeko asmoz, Adrian Zelaiak ere beste hitzaldi bat eskainiko duela Kulturaten ere, baina zapatu honetan (azaroak 25), Arrasateko Askatasuna eta Giza Eskubideen aldeko Plataformak antolatuta.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen