Debagoieneko AEKk bat egin du azaroaren 30eko greba feministarekin

0
585

Debagoieneko Alfabetatze Euskalduntze Koordinakunde euskaltegiak bat egiten du azaroaren 30eko greba feministarekin. Hortaz, bere euskaltegia itxi egingo du eta klaseak zein bestelako jardunak eten egingo dira, guztiz. Zaintza eskubide kolektiboa erdigunera ekartzea, zaintzaren egungo antolamendu soziala eraldatzea, euskal zaintza publiko eta komunitarioa sortzea zein garrantzitsua diren ederki azaltzen da manifestuan; horregatik, AEKideok bat egiten dugu grebarekin. “Horrekin batera, dei egiten dugu egingo diren ekintzetan eta mobilizazioetan parte hartzera” azpimarratu dute Debagoieneko AEKko kideek.

Azaroak 30ean, zaintzarako eskubide kolektiboaren alde manifestatuko da. Pertsona guztiek, bizi osoan zehar, askatasunez eta konpromisoz, zaintza eskaini eta jasotzeko eskubidearen alde alegia. Zaintzaren afera denen ardura dela: emakume, gizon, gazte, heldu, ikasle, langabe, pentsiodun, zaintzaile, erabiltzaile, norbanako, eragile…

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen