Urteroko ohitura bihurtu den Gaztainerre Festa ospatuko du Arrasate Herri Eskolak aurten ere. Jaia azaroaren 17an izango da Biteri plazan. Arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara gaztaina erreak dastatu ahal izango dira, baina, horrez gain, txosna bat eta herri eskolako materiala saltzeko postu bat egongo dira. Buztantxoren bisita ere ez da faltako.





