Martxan dira greba feminista orokorra antolatzeko asanbladak

0
747

Greba feminista orokorrerako hilabete baino gutxiago falta da, eta atzo, asteazkena, greba antolatzeko asanblada egin zen. 2 lan-talde handitan banatuta aritu ziren lanean; alde batetik aurrelanketa taldea, hemendik eta grebara bitartean egin beharrekoan antolatzen arituko den lan-taldea, eta bestetik greba eguna bera antolatzen dabilen bigarren lantaldea.

Hemendik eta azaroaren 30era, astero egingo dira asanblada irekiak, eta bertan parte hartzeko deia zabaldu nahi dute herritar guztiei, denon laguntza ezinbestekoa delako.

Hurrengo asanbalden datak:

– Azaroaren 8a, asteazkena 18:30etan

– Azaroaren 15a, asteazkena 18:30etan

– Azaroaren 22a, asteazkena 18:30etan

– Azaroaren 29a, asteazkena 18:30etan

Asanblada guztiak etxaluzeko solozar gelan egingo dira.

Edozein herritarrek nolabait greba orokor feminista honekin bat egin eta ekarpenen bat nahi badu, baina ezin bada asanbladetara gerturatu, jar dadila kontaktuan email honen bitartez, edo sare-sozialak erabiliz:

– Instagram: @arrasategrebafeminista

– Twitter: @ArrasateA30

– Facebook: Arrasatea30greba

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen