Iskanbilak lagunekin ‘Bizimodu baten historia’ren bideoklipa egin du

0
1550

Talde arrasatearrak gaur eman du ezagutzera abesti ezagunaren ikus-entzunezkoa, lagunartean grabatua. Izan ere, bertan ere azaltzen dira Puñetazo taldeko Porru, RIPeko Jul, Zakarrak taldeko Oskar, Xabi eta Petete, Des-kontroleko Magu eta Teddy, eta Sindy Berbenasko Meatx eta Toribio. Lan berrian ere parte hartu dute Hankaz Gora talde gazteko Orma, Andoni eta Nabarrok, beste neska-mutil batzuekin batera. Hain zuzen, Aratz Nabarrok leku nabarmena du bideoan, Arrasateko kaleetan zehar, gitarrari eragiten eta koruak egiten.

“Iskanbilakook, abesti honekin batasunaren indarra aldarrikatzen dugu. Goazen elkarrekin soinuak astintzera, belaunaldi berriak bultzatzera, jarraipena borrokatzera, ginena eta garena izango bait gara. Hau da, bizimodu baten historia. oi!”.

Ildo honetan, bideoklip berria ikus-entzungai da, on ein Iskanbila zaleok!

Erlazionatutako elkarrizketa (Maiatzekoa):

Iskanbila: “Stand by kendu eta on sakatu dugu, zapatuan Ziorlan!”

2023ko MAIATZAREN 12an ARGITARATUTAKO ELKARRIZKETA

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen