Realeko atezainak eta Futbol Mas gizarte-fundazioak bat egin dute “futbolean jokatzen duten haur eta nerabeen osasun mentala eta ongizatea sustatzeko”.
Kartela: Antolakuntza / Argazkia: EITB.
Ildo honetan, Cascanteko (Erriberako) atezainak hiru saio eskainiko ditu Arrasateko Mojategi Oinbola zelaian:
Urriaren 26an, azaroaren 2an eta azaroaren 9an. Saioak arratsaldeko 17:30ean hasiko dira eta bi orduko iraupena izango dute.
Saioek batez ere landuko dituzte “Gurasotasun positiboa eta Ongizate emozionala kirolean”.
Antolakuntzan Mondra ere parte hartzen ari da. “Animatu eta izena eman!”





