Arrasate alokairuen prezio altuagatik tentsio-eremua izendatzeko eskatuko da

0
851

Urriko osoko bilkuraren gai zerrendan bi mozio agertzen ziren, bata Kaleratzeak Stop plataformaren mozioa eta bestea Katearen Loturak elkartearena.

Azken hau Osoko Bilkura baino lehen kendu da. Maider Morras alkateak azaldu duenez, “Udalak hainbat konpromiso hartu ditueko, besteak beste, osasun mentalaren zaintzaren arloan Kate Loturak elkartearekin eta osasun mentala zaintzen duten beste elkarte batzuekin egingo diren politikak. Konpromiso honen edukia da, alde batetik, patologia dualaren inguruko prestakuntza jasotzea; herrian patologia duala eta osasun mentalaren ezagutza zabaltzea; elkarteen eta udalaren arteko harremana indartzea eta denboran mantentzea; eta, azkenik, legealdiaren zehar lan-ildoak elkarrekin diseinatzeko konpromisoa hartu da.”

Kaleratzeak Stop plataformaren mozioa

Bestalde, Kaleratzeak Stop plataformak mozio bat aurkeztu du, Arrasateko Udalak Eusko Jaurlaritzari eska diezaion Arrasate tentsio-eremua izendatzeko, alokairuen prezio altuagatik, eta eremu horiek Etxebizitzaren Estatuko Legearen arabera mugatzeko. Kaleratzeak Stop elkarteak mozioan emandako datuen arabera, “Arrasate bizitegi-larrialdiko egoeran dago, alokairuaren batez besteko errenta 900 euro ingurukoa da, eta alokairurako eskainitako higiezinen kopurua ez da nahikoa udalerriko eskariari erantzuteko; izan ere, Etxebiden 834 etxebizitza eskatzaile daude izena emanda, horietatik 700 alokairuan. ” Hori gehitu behar da “Etxebiden etxebizitza-premia berezia duten familietatik, guraso bakarreko familietatik edo ardurapean adingabeak dituztenetatik, eta independizatu nahi duten 35 urtetik beherako gazteetatik, 14.320 euroko diru-sarrerak dituztenetatik, batez beste. “

Juan Luis Merino Kaleratzeak Stop elkarteko kideak hartu du hitza, eta azpimarratu du “ezinbestekoa dela alokairuen prezioak mugatzea eta amaitutako kontratuak hiru urtez luzatzea, legeak dioen bezala. Halaber, oso beharrezkoa da jenderik gabeko etxebizitzak benetan mobilizatzea eta alokairu sozialeko etxebizitzen parke publikoa kontrolatzea eta handitzea. “

Mozioa EH Bilduren (10), Elkarrekin Arrasateren (1) eta PSEren (3) aldeko botoekin onartu da. EAJ abstenitu egin da.

Johanna Sanchez PSEko zinegotziak esan du “gure botoa aldekoa izango da estatuko legearekin ezezik, Etxebizitza lege autonomikoarekin ere ados gaudelako. Arrasaten bizi nahi dute pertsona guztiek balditza egokietan egin ahal izatea eta bere lanetik bizi ahal izatea nahi dugu.”

Bestalde, Kepa Urteaga EH Bilduko zinegotziak azaldu duenez, “Arrasateko egoera zein tentsionatua dagoen ikusita, Kaleratzeak Stop elkarteak aurkeztutako mozioarekin ados egonik, eta Arrasateren eta Euskal Herriaren alde egiten duten lana eskertuz, mozioaren alde bozkatu dugu. “

Eva Abuinek eskertu egin du “Kaleratzeak Stop elkarteak egiten duen lana, eta horregatik bozkatu dugu mozioaren alde. “

EAJ abstenitu egin da bozketan. Ander Garay EAJko zinegotziak azaldu duenez, “ados gaude Arrasaten arazo bat dagoela etxebizitzarekin. Mozioan eskatzen denaz gain, lan sakonagoa egin behar dela uste dugu. Hainbat saiakera egin dira, denok espero genuen fruitua eman ez dutela jabetzen gara. Bide horretatik jarraitu behar dugula uste dugu. Gainera, Estatuko Etxebizitza Legeak Estatutuaren eskumenak inbaditzen ditu; beraz, ez dugu aldeko botoa emango, abstenitu egingo gara.”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen