Greba feministaren aldeko argazki herrikoia egingo da Maritxu Kajoin

0
901

Testua eta kartela: Arrasate Denon Bizitzak Erdigunean.

Greba feminista orokorraren aldeko argazki herrikoia aterako dugu ostiralean, Maritxu Kajoi egunean, aldarrikapena eta festa eskutik doazela erakutsiz. 13:30ean Arrasateko txosnagunean izango da.

Egun berezi eta dotore honetan ere feminista guztiena izango da hitza eta ekintza denon bizitzak erdigunean jartzeko, eskapularioko mezuak dioen bezala. 

Animatu grebarekin bat egitera! 

Lanbide eta langintza, feminismoa baldintza, geldituz bagabiltza; gurea bada hitza, greba da gure ekintza: jarri erdian bizitza!

Gora Borroka Feminista!   

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen