Ferreriasko jaietan ez da falta izan kaleko afaria. 115 lagun, 106 heldu eta 9 haur bildu dira aurten. Kaleko pertsona nagusiari ere omenaldia egin diote. 94 urteko Carmen Bilbaok lore sorta bat jaso du bere bizilagunen partetik. Afaldu ondoren dantzaldiaz gozatu dute.



















