Ferrerias kaleko bizilagunak jaiak ospatzen ari dira gaur, osteguna, Santa Ana eguna. Ohi bezala, goizeko 8:00etan suziriak bota dituzte jaien hasiera iragartzeko. Eguerdian Arrasateko Txistulariek kalejira egin dute kalean zehar.
Arratsaldean haurren jolasak izan dira protagonista: zaku lasterketak, aulkien jolasa, etab. Erraldoien Konpartsa Txikiak eta Arrasateko Txistulariek kalejirak egin dituzte eta arrasatear asko erakarri dituzte. Parrokian meza ere ez da falta izan.
Gaueko 21:00etan Ferrerias kaleko bizilagunak elkartuko dira elkarrekin afaltzeko. Bukatzeko, dantzaldia izango da.





























