Presentzialki 7.764 arrasatearrek eman dute bozka 18:00etarako

0
1017

Boto presentzialei dagokienez, Barne Ministerioak emandako datuen arabera, arratsaldeko 18:00etarako bozkatzera deitutako 7.764 herritarrek eman dute botoa Arrasaten, hautesleen %45,85k, 2019ko azaroaren 10eko Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetan baino %9,72 gutxiagok (%55,57).

Gipuzkoaren kasuan, bozkatzera deitutako herritarren %52,82k eman dute botoa arratsaldeko 18:00eratako, 2019an, ordu berean, baino %3,99 gutxiagok (%56,81), eta Euskal Autonomia Erkidegoan, 18:00etarako, hautesleen %52,42k eman dute botoa. 2019an baino %5,18 gutxiago (%57,60).

Espainiako estatuan hautesleen %53,12k eman dute botoa arratsaldeko 18:00etarako. 2019ko hauteskunde orokorretan baino %3,73 gutxiago (%56,85).

Datu hauetan ez dago sartuta posta bidezko botoa.

Hauteslekuak arratsaldeko 20:00etan itxiko dira, eta lehen emaitzak jakinarazten hasiko dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen