Kartela: Jai Batzordea. Argazkia: MB artxiboa.
Aurten ere, uztailaren 26an, meatzarien eta emakumezko langileen zaindaria den Santa Ana egunean, Ferrerias kaleko jaiak ospatuko dira. Jai batzordeak helduentzako zein haurrentzako ekintzak biltzen dituen egitaraua prestatu du. Kale afaria egingo da aurten ere. Afarirako txartelak salgai daude Kilikolo dendan. Azken urteotan ohikoa izan den bezala, Kubako Iraultzaren garaipena ere ospatuko da, beraz, egun horretan ez da mojitorik faltako Ferrerias kalean.





