Ixsyiroi, Dj Iver, Sambamaña, MCD,… ariko dira Santa Marinako Jaietan

0
1229

Hurrengo asteburuan (uztailak 14-16) bertako jaiak ospatuko dira, eta musikak toki zabala izango du.

Musika izango da Santamainako Jaien osagai nagusietako bat aurten ere, eta arrasatearrek toki nabarmena izango dute bertan.

Auzoko batukada Sambamaña kalerik kale ibiliko da erritmo biziak jendartean zabaltzen, ohi duen bezala.

Uztailaren 14an (ostirala), Dj Iver arrasatearrak saio irekia emango du gaueko 22:00etatik goizaldeko 02:00etara. Izan ere, Erik Martinen Disco movil J&T jaiak alaitzen arituko da.

Hurrengo egunean, uztailaren 15ean (zapatua), Distrito 33ko Ixsyiroi rap talde arrasatearrak kontzertua emango du Makatzenako pilotalekuan.

Jaialdi berean MCD punk taldeak ere parte hartuko du, eta jaialdia gaueko 21:30ean hasiko da. Sarrera libre.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen