Kartela: Arrasate Euskaldun Dezagun.
AED elkarteak bertso jaialdia antolatu du San Joanetan ohiturari eutsiz. Bertso jaialdia ekainaren 25ean, domeka, eguerdiko 12:30ean izango da Seber Altube plazan. Aurten Sustrai Colina, Miren Amuriza, Alaia Martin eta Aitor Bizkarra igoko dira oholtzara. Iaz bezala, Olatz Zuazubiskar eta Maria Oses arrasatearrak izango dira gai-jartzaileak.




