Ekinek emakumeentzako zaldiekin coaching tailerra antolatu du

0
676

Emakume moduan zure potentziala eta ahalmenak ezagutu nahiko zenituzke zaldien coaching-a bitarteko?

Datorren ekaineko 5, 12 eta 19rako, emakumeentzako soilik izango den tailer bat prestatu dugu, non zure buruarekin berriro konektatu, ahaldundu, harremanetan muga osasuntsuak jartzen ikasi eta autokonfiantza eta autoestimua landuko ditugun.

Ekintzak ingurune natural batean izango dira beti zaldien jakituriaz lagunduta eta haiek erakutsiko digute zer landu edota zertaz jabetu behar garen egiten dugunaz kontzienteago jarduteko.

Jarduera guztiak lurretik egingo dira, beraz, ez da beharrezkoa zaldien aldez aurretiko ezagutzarik.

Animatu eta etorri gurera, zu ezagutzeko irrikatan gaude eta!

Izen ematea:

  • Pablo Uranga 4, behea, Arrasate
  • 943798370 – 651707936
  • emakumeak@ekinemakumeak.eus

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen