Puzgarriak eta Herri Kirolak protagonistak goizean San Andresen

0
2326

Izenbarekuak txarangak kaleak girotu ditu bere musikarekin.

Festa giroak jarraitzen du gaur San Andres auzoan. Gaur goizean Hiruki plazan haurrentzako puzgarriak izan dira, eta eguerditik Izenbarekuak txaranga kaleak alaitzen aritu da bere musikarekin.

Baina, zalantzarik gabe, arreta gehien erakarri duena Herri Kirolak izan dira. Ezpeleta anaiek, Ernesto ‘Bihurri’k eta Hodeik, aizkorarekin egindako lana erakutsi dute, baina baita Ipar Euskal Herriko jokoetan ere. Olaia 15 urteko harri-jasotzaileak ere atentzioa deitu du: 50 kiloko harri zilindrikoa altxatu du, 55 kiloko harri karratua, eta pisu bereko esferikoa altxatuz agurtu da. Erakustaldiaren amaieran iritsi da plater nagusia, ‘Bihurri’k auto bat aizkora batekin erdibitu duenean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen