GEIKEk agerraldia egingo du Euskaraldiari itxiera emateko

0
666

Otsailaren 28an berriz, Jokin Zaitegi bekari esker euskaratutako azken liburua, ‘Paradisua’, aurkeztuko dute Kulturateko Loramendi gelan.

Testua: AED.

Martxoaren 1ean, euskararen sustapenean laguntzen duten GEIKE mahaiko kideek agerraldia egingo dute Kulturateko areto nagusian eguerdiko 13:00etan. Agerraldiaren helburua Euskaraldiaren zikloari amaiera ematea eta etorkizunari begira dituen asmoen berri ematea da.

Jokin Zaitegi beka: ‘Paradisua’ liburuaren aurkezpena

Otsailaren 28an berriz, Jokin Zaitegi bekari esker euskaratutako azken liburua, ‘Paradisua’, aurkeztuko dute Kulturateko Loramendi gelan, arratsaldeko 19:00etan. Bertan izango dira bekaren antolatzaileak (AED eta Elkar argitaletxea), finantzazioan babesle diren Arrasateko Udala eta Laboral Kutxa, zein liburua euskaratu duten Maialen Berasategi eta Joxemari Berasategi itzultzaileak. Liburua aurkezteaz gainera, bost pasarte entzuteko aukera ere izango da, Udal bibliotekako literatur solasaldietako kideen eta AEDko Zuzendaritza batzordeko kideen parte hartzearekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen