Bi ibilgailuek talka egin dute eguerdiko 13:15 aldera saihesbideko biribil honen inguruan. Anbulantzia bat bertaratu egin da, eta “osasun zerbitzuek autoaren gidaria artatu dute baina badirudi emakumeak ez duela zauri larririk izan”, Ertzaintzak azaldu duenez.
Ertzaintzaren gutxienez bi patruila bertaratu dira, baita garabia ere autoa bertatik eramateko. Ibilgailuak biribilguneko autobus geltokian daude. “Momentuz behintzat ez dute auto-ilararik eragin” baina bertatik igaro behar baduzu, ohi baino tentu handiagoz egitea aholkatzen da.




